XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adib. eguneroko tenperatur bitartea oso handia izaten da basamortu beroetan.

Tenperatur gradientea Ik. Gradientea.

Tenperaturaren alderanzketa Ik. Tenperaturaren inbertsioa.

Tenperaturaren inbertsioa Hal.: Tenperaturaren alderanzketa. Tenperaturaren banaketa bertikalean, tenperatura altitudearen arabera igotzea.

Tenperaturaren optimoa Ik. Optimoa.

Termikoa Hal.: Bero- / Beroari edo tenperaturari dagokiona.

Adib. bero-balantzea, ekuatore termikoa.

Termofiloa Hal.: Berozalea. Tenperatura nahikoa altuetan (40ampdeg;C-tik gora) gurentzen dena.

Adib. bakterio termofiloa.

Termoklina Ozeano edo lakuetan aurkitu ohi den ur-geruza, hango ur-bildua bi zatitan banatzen duena: gainekoa, beroagoa eta ongi oxigenatua, eta azpikoa hotzagoa eta oxigeno gutxikoa.

Termoklina. Sakonera jakin batean agertzen den tenperatur eten nabarmena da.

Eskualde batzuetan bi termoklina edo gehiago egon daitezke eta, kasu hauetan, azaletik hurbilen dagoenari deritzo termoklina.

Termoklina, iraunkorra edo urtarotarra izan daiteke eta eguzki-izpien eta aire-tenperaturaren arabera gutxi-asko markatuta egoten da.

Itsaso tropikaletako termoklina iraunkorra, nahikoa sakona eta oso nabaria izaten da.

Ekuatoretik urruntzen garen neurrian, termoklina gutxiago nabarmentzen da, azaletik hurbilago aurkitzen da eta azkenean desagertu edo sasoi batzuetan bakarrik agertzen da.

Gure kostaldean, udan 12-15 metroko sakoneran termoklina nabari bat aurkitzen da eta udazkeneko ekaitzekin batera beheko eta goiko urak nahasten dira termoklina desagertuz.

Terofitoa Raunkjaer-en forma biologikoa: urteroko landarea, bere bizi-ziklo osoa urtaro faboragarrian burutu eta urtaro desfaboragarria hazi eran iragaten duena.

Terrarioa Sin.: Terrarium-a. Lurzoruko animaliak hazteko erabiltzen den bibarioa.

Terrarium-a Ik. Terrarioa.

Terrikola Hal.: Lurtarra; Lurrekoa. Lurrean edo lurzoruan bizi dena.

Adib. animalia lurtarra.